top of page

Ikasketa musikalak 7 urterekin hasi zituen Bizkaian, Leioako Udal Kontserbatorioan, Valentín Atxotegi eta Alain Peña irakasleekin eta ondoren Euskal Herriko Goi-Mailako Kontserbatorioan (Musikene) jarraitu zituen Álex Garrobé, Marco Socías eta Antonio Duro irakasleekin. Musikenen ikasketak bukatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Alemaniako "Hochschule Für Musik und Tanz Köln"en Gitarrako Master bat egiteko beka irabazten du eta Roberto Aussel maisuarekin Masterra bukatu ondoren, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Irakasleen Prestakuntzarako Masterra egiten du.

​

Teknika eta errepertorioa hobetzeko ikastaro ugaritan parte hartzen du eta 2012an Nazioarteko Zarauzko Gitarra Lehiaketa irabazten du goi mailako kategorian.

​

Alemania, Frantzia edo Espainiako eszenatoki ezberdinetan jo izan du bakarlari, ganbera musikako partaide edota operen partaide gisa, esate baterako Kursaalen (Donostiako Musika Hamabostaldian), Hondarribiko Gitarra Jaialdian, Aita Donostiaren astean, Miramonen (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan), Koloniako (Alemania) “Oppenhoff & Partner - Rechtsanwälte”ren egoitzan edota Nantesen (Frantzian) ospatzen den “Semaine Internationale de la guitare”n beste askoren artean.

​

Hainbat diskotan parte hartzen du eta interpretazioaz gain, gaur egun irakaskuntzaren arloan ere aritzen da. 

​

 

 

 

985467e2-345e-4379-8d48-51bfd2cc9c1c.jpg
bottom of page